Itxi

Gizartea

Sutea Bilbon

Bi lagun artatu dituzte kea arnasteagatik eta dozenaka etxetik aterarazi Santutxun piztutako sute bat tarteko

EITB Media

Garrak 23:00ak aldera piztu dira Iturriaga kaleko 2. zenbakiko 11. solairuan. Badaezpada, eraikina guztiz hustu dute. Itzaltze lanak amaituta, euren bizilekuetara itzuli ahal izan dira auzokideak.

  • Sutea eraikinaren 11. pisuan hasi zen.

    Sutea eraikinaren 11. pisuan hasi zen. Argazkia: @ikersalgadoser1

Bi pertsona artatu dituzte bart kea arnasteagatik eta dozenaka etxetik aterarazi Santutxun (Bilbo) piztutako sute bat tarteko. 

Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, garrak 23:00ak aldera piztu dira Iturriaga kaleko 2. zenbakiko 11. solairuan

Suhiltzaileek eraikin guztia jendez hustu, eta bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, Bilboko Udaleko iturriek El Correo egunkariari baieztatu diotenez. Suteak kalteak eragin ditu eraikinaren azken solairuetan. 

Garrak amatatuta eta eraikina aireztatuta, 43 familiak euren etxeetara itzuli ahal izan dira. 

Ez da, ordea, Bizkaiko hiriburuan izandako sute bakarra. Auzo berean, baina Sorkunde kalean, beste irteera bat egin behar izan dute suhiltzaileek, edukiontzi batean piztutako sutea amatatzeko.