Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Hiru gizon atxilotu dituzte Urtezahar gauean Nafarroan, genero indarkeriagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

49 emakume hil dituzte bikote edo bikotekide ohiek 2022an Espainian, horietatik 11 abenduan. Biktimetako bi EAEkoak ziren eta beste bi nafarrak.

  • Nafarroako Foruzaingoaren aktuazio bat. Argazkia: @policiaforal_na

    Nafarroako Foruzaingoaren aktuazio bat. Argazkia: @policiaforal_na

Nafarroako Foru Poliziak 9 lagun atxilotu ditu Urtezahar gauean hainbat delitu egiteagatik, horietako lau emakumeen kontrako delituengatik, prentsa ohar batean zabaldu dutenez.

Hiru gizon atxilotu dituzte Atarrabian, Marcillan eta Zizur Nagusian genero indarkeriagatik eta laugarren bat Atarrabian, urruntze agindua urratzeagatik.

49 emakume hil dituzte euren bikotekide zein bikotekide ohiek 2022an, horietako 11 abenduan, eta beste bi kasu ikerketapean daude indarkeria matxista diren edo ez argitzeko. Biktimetako bi EAEkoak ziren edo bertan bizi ziren eta beste bi Nafarroakoak ziren

Abenduaren 27an, Rebeca Huayta, 45 urtekoa boliviarra hil zuen bere bikotekideak labankadaz, Bilbon lan egiten zuen tabernan.

Abenduaren 19an, Maria del Carmen Rincon Huerta 80 urteko Corteseko (Nafarroa) bizilaguna hil zuen senarrak Zaragozan.

Irailaren 29an, Maria Luisa Larrañaga 68 urteko Soraluzeko (Gipuzkoa) bizilaguna hil zuen senarrak Benidormen.

Urtarrilaren 1ean, urteko lehen biktima 38 urteko Sara Pina Yeregui izan zen. Corteseko bizilaguna (Nafarroa), Tuteran hil zuen senarrak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.