Itxi

Gizartea

Gabonak 2022

Kontsultatu hemen Errege Magoen kalejiren ordutegiak, herriz herri

Urtarrilaren 5ean, ostegunean, Errege Magoak Euskal Herriko zenbait herritan egongo dira horiek alaitzeko eta girotzeok asmoz.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Errege Magoak Euskal Herriko herri eta hirietara itzuliko dira alaitasun eta giro ona banatzeko. Errege egunean opariak ireki baino lehenago, baina, etxeko txikiek aukera izango dute, urtarrilaren 5ean, hirukotea ikusteko kalejiretan. Horietako batera joateko asmoa izanez gero, hona hemen Euskal Herriko hiri eta herrietan egingo diren hainbat:

ARABA

- Gasteiz: 19:00etan, Bilbao plazatik Gasteiz etorbidea eta Beato Tomas de Zumarraga bidegurutzeraino.

- Dulantzi: 18:30ean, Martxoak 8 plazatik abiatuta.

- Amurrio: 17:30ean, Katekesitik Santa Maria parrokiaraino.

- Llodio: 19:00etan, herriko erdigunean zehar.

BIZKAIA

- Bilbo: 18:00etan, Jesusen Bihotza plazatik udaletxeraino.

- Getxo: 17:30ean Andra Marin, kiroldegitik Algortako kasinoraino. 19:30ean Areeta-Romon, Gobelaurretik Zugazarteraino.

- Portugalete: 18:30ean, Campazar etorbidetik Zubi Alde kiroldegiraino.

- Barakaldo: 18:30ean, Elizateko plazatik Herriko plazaraino.

- Bermeo: 18:00etan, Lamera kaletik abiatu eta bertan bukatuko da.

- Gernika-Lumo: 17:30ean, tren geltokitik abiatuta.

- Berriz: 17:30ean, Komentutik Olakuetaraino. Txokolatea eskainiko da amaieran.

- Elorrio: 18:30ean, Elizpetik.

- Ermua: 18:00etan, San Lorenzo ikastetxetik hasiko du ibilbidea.

- Zornotza: 18:00etan, Biarritz industrialdetik abiatuko da, Gudari kalea hartuko du Urgozo Iturriraino eta Herriko Plazan amaituko da.

- Sestao: 18:00etan, Juan Ellacuria Udal Egoitzatik,eta San Pedro Plazan amaituta, Los Hermanosen atzealdeko sarreran amaitzeko.

- Durango: 18:45ean, Frai Juan Zumarragatik.

- Iurreta: 17:30ean, Askondotik.

- Basauri: 18:00etan, Social Antzokitik abiatuta.

- Lekeitio: 18:00etan. Eguraldi ona egitekotan, itsasotik helduko dira; eguraldi txarrarekin, berriz, Eskolapetik. Bi kasuetan, kiroldegian amaituko dute.

- Ondarroa: 18:30ean, portuko biribilgunetik Latxanbre enparantzaraino.

- Santurtzi: 17:30ean, itsasotik helduko dira eta Casa Torre Jauregian amaituko da kalejira.

- Sopelana: 18:00etan, Larrabasterratik abiatuko da, udalatxeko plazan amaitzeko.

GIPUZKOA

- Donostia: 18:00etan, Boulevarrean hasi, erdigunetik desfilatu eta Boulevarrean bukatu.

- Irun: 18:30ean, Hondarribi kaletik Vega de Eguzkiza eta Prudencia Arbide kaleen bidegurutzeraino.

- Tolosa: 17:30ean, Santa Klara kaletik, Oria kaleraino.

- Zumaia: 18:30ean.

- Orio: 18:00etan, kiroldegian bukatuta.

- Deba: 18:30ean.

- Hondarribia: 17:45ean, Mendelutik abiatuko dira, eta Kai Zaharrera ontzian iritsiko dira 19:15-19:30 aldera.

- Lasarte-Oria: 17:30ean Ziurkuitu Ibilbidetik (pilotalekutik) aterako dira.

- Zarautz: 18:30ean Bizkaia kaletik abiatuko dira, pare bat ordu beranduago ibilbidea bukatzeko.

- Eibar: 19:00etan Untzaga plazatik aterako dira.

NAFARROA

- Iruñea: 16:00etan, Magdalenaren zubitik, udaletxeko plazaraino.

- Etxarri Aranatz: 19:00etan, elizatik abiatuta.

- Uxue: 18:30ean, herriko plazatik abiatuta.

- Barañain: 18:30ean, San Pablo parrokiatik Haraneko etorbideraino.

- Lizarra: 19:00etan, San Martin plazatik abiatuta.

- Tutera: 18:30ean, Europa plazatik Foruen plazaraino.

- Burlata: 16:00etan, Erripagaña etorbidetik.

- Antsoain: 18:00etan, udaletxetik.

- Eguesibar: 18:00etatik 20:00etara.

- Aranguren ibarra: 17:00etan, Eguzki plazatik.

- Corella: 19:00 etan, Maria Villar Diaz zinema-aretora arte ibilbidea.