Itxi

Gizartea

bilbo

Santutxuko banku sukurtsal batean lapurreta egin dute

eitb media

Ez da inor zauritu, eta Ertzaintza bertan dago orain.

  • Lapurtu duten sukurtsala, Bilbon. Argazkia: EITB Media

    Lapurtu duten sukurtsala, Bilbon. Argazkia: EITB Media

Sabadell Guipuzcoano bankuaren sukurtsal batean lapurreta egin du pertsona batek pistolaz, Bilboko Santutxu auzoan, baina ez da inor zauritu. Lapurretaren egileak ihes egin du eta, antza, 72.000 euro eraman ditu berekin.

Ostiral honetako 10:00ak aldera izan da, Bilboko barruti horretako 48 zenbakiko lokalean.

Lapur bakarra da, eta pistolaz mehatxatu ditu une horretan banketxearen egoitzan zeuden pertsonak, ondoren ihes egiteko.

Ez da gorabehera handirik izan, baina bertako langile bat artatu behar izan dute antsietate atakearen ondorioz.

Lokala itxita dago orain, eta Ertzaintza inguruan gelditu da.