Itxi

Gizartea

Gastronomia

EITBk Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du, bere azken zerbitzuan

EITB Media

Hilario Arbelaitzek bere etxeko ateak ireki dizkigu, jatetxearen azken egunean. Erreportaje osoa ETB1eko eta ETB2ko gaueko albistegietan ikusi ahal izango da.

0:43
Hilario Arbelaitz.

Oiartzungo (Gipuzkoa) Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du EITBk, bere azken zerbitzuaren egunean. Hilario Arbelaitzek, Michelin izar baten jabeak, ateak ireki dizkio EITBri behin betiko itxiko dituen egunean.

Erreportaje osoa gaur gauean ikusi ahal izango da Gaur Egun albistegian, 20:00etatik aurrera.

60 pertsonari emango diete zerbitzua Arbelaitzek eta bere taldeak. Beraientzat, etxeko ohiko karta prestatu dute. "Azken unera arte izan nahi dugu Zuberoa, jendeak ezagutu duena", esan digu Arbelaitzek.

Egun berezia da gaurkoa. Ohiko urduritasunaz gain, emozio handia sentitzen ari da Arbelaitz bere azken lan egunean. Amari eskaini nahi dio.

Arbelaitzek urrian iragarri zuen erretiroa hartu eta jatetxe ezaguna itxiko zuela, 52 urteko lanaren ondoren. "Bizitza berri bat ikusteko gogoa ere badugu, nekatuta gaude", onartu zuen.