Itxi

Gizartea

Lan gatazka

Gipuzkoako ehungintzak 11 eguneko greba hasi du patronalaren "blokeoa" salatzeko

EITB Media

Dagoeneko 2022an zortzi greba egun egin dituzte, guztiak Adegi eta Gipuzkoa Merkatariak patronalen erantzun ezagatik.

  • Manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

    Manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

Ehungintza sektoreko langileek manifestazioa egin dute gaur Donostian, "Basta de inocentadas en la negociación del textil" lelopean, patronalarekin hitzarmena aurrera egiten ez duela salatzeko. Horrekin, urtarrilaren 7 arte iraungo duen greba bat ekin dute.

Baina hau ez da egiten duten lehen etenaldia, dagoeneko 2022an zortzi greba egun egin dituzte, guztiak Adegi eta Gipuzkoa Merkatariak patronalen erantzun ezagatik.

ELA sindikatuak gogorarazi du ehungintzaren sektorean gehienbat emakumek egiten dutela lan, sektore hori prekarietateak josita dagoela eta digitalizazioak eta  behin-behinekotasunak kaltetzen dituela.

Akordiorik ez edukitzeak 2.700 langileri eragiten die, eta akordio duin bat lortu arte borrokan jarraituko dutela adierazi du sindikatu abetzaleak.