Gizartea
Gabonak Donostian
Abenduaren 27tik aurrera bideo mapping-a San Telmo museoko fatxadan
Agentziak | EITB media
Urtarrilaren 4ra arte egongo da eta 6 minutuko ikuskizunean Gabonetako espiritua ikusteko aukera izango da Olentzero, Bizarzuri eta Errege Magoen eskutik.
-
Argazkia: Donostiako Udala
Gabon gaua eta Eguberri eguna ospatu izan arren, Donostiako Gabonetako agenda ez da amaitu. Europako Gabonetako Hiriburua denak egun hauetan jendea bertaratzeko ekintza erakargarriak eskaintzen jarraitzen du. Abenduaren 27tik aurrera, San Telmo Museoko fatxada ikuskizun bilakatuko da egingo duten bideo mapping batekin.
San Telmo Museoan egingo dena, Gabonetako osagai ikonografiari buruzkoa izango da, argi eta soinu joko erakargarri baten bitartez aurkeztutakoak. Gainera, hiriko elementu propioak ere azalduko dira. Bertan, Olentzerorekin, Bizarzurirekin eta Errege Magoekin Gabonetako ilusioa ikusteko aukera izango da.
Ikuskizuna urtarrilaren 4ra arte egongo da eta sei minutuko iraupena izango du, azken egunekoak izan ezik, minutu bat luzatuko baita. Ordutegia hurrengoa izango da: 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00 eta 21:30.
Estreinaldian, Go!azeneko aktoreak egongo dira gonbidatu bezala.