Itxi

Gizartea

GABONETAKO LOTERIA

Osasunak 750.000 euro banatu ditu Gabonetako loterian

EITB MEDIA

Talde gorritxoak bosgarren saria jaso duen 88.509 zenbakiaren 2.500 partizipazio saldu ditu.

  • 88509, quinto premio

    88509, quinto premio. Aragzkia:@Osasuna

Osasunak 750.000 euro banatu ditu Gabonetako loterian. Nafarroako klubak 5 euroko 2.500 partizipazioetan saldu du 88.509 zenbakia, gaurko (abenduak 22) zozketako bosgarren sarietako bat izan dena. Gauzak horrela, sarituek 300 euro irabazi dituzte jokatu duten euro bakoitzeko.

Gorritxoek lau zenbaki erosi zituzten klubaren mendeurrena ospatzeko, horietako bat 88509 zenbakia. Iruñeako Donibane kaleko egoitzan erosi zituzten, gerora partizipazioetan banatutako 125 dezimoak. Osasunako web orrialdean saldu dira partizipazio guztiak.