Itxi

Gizartea

Gabonetako loteria

Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

eitb media

Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da; Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian; eta, Donostian, zenbaki horren serie bakarra, Narrika kaleko 21. zenbakiko administrazioan.

  • 38454 zenbakiaren zati txiki bat saldu da Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

    38454 zenbakiaren zati txiki bat saldu da Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

2022ko Gabonetako Loteriaren bosgarren saria, 38554a, Santurtzira, Portugaletera eta Donostiara etorri da, 1,3 milioi euro banatuta.

Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da, 20 serie baitzituzten, hau da, 1,2 milioi euro saritan, guztia saldu bada.

Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian erori da, hirurogei mila euroko serie batekin.

Amaitzeko, Donostiako Narrika kaleko 21. zenbakiko bulegoan zenbaki horren serie bat banatu da; hirurogei mila euro saritan.

Jarraitu zuzenean, minutuz minutu, Gabonetako loteriaren zozketaren inguruko xehetasun guztiak eitb.eus-en.