Itxi

Gizartea

Gabonetako desfilea

Olentzerok eta Mari Domingik Andre Maria Zuriaren plazan amaituko dute desfilea Gasteizen

EITB Media

Larunbatean, goizeko 10:00etatik 15:00etara izango dira udaletxeko harrera aretoan umeen eskutitzak jasotzen. Gainera, 18:00etan bikotea Iparragirre Gizarte Etxetik abiatuko da, eta, nobedade bezala, Andre Maria Zuriaren plazan bukatuko dute arratsaldeko 19:00ak aldera.

  • Argazkia: Gasteizko Udala

    Argazkia: Gasteizko Udala

Igande goizean, Euskal Herriko etxe asko pozik esnatuko dira Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin. Opariak banatu baino lehenago, larunbatean zehar, Gasteizko kaleetan zehar ibiliko dira desfile ikusgarri batekin.

Goizeko 10:00etatik 15:00etara, Olentzero etea Mari Domingi udaletxeko harrera aretoan izango dira umeekin hitz egiten eta horien eskutitzak jasotzen. Bikotea laguntzen zenbait galtzagorri eta Udal Folklore Akademiako ikasleak egongo dira.

Arratsaldean, 18:00etan, hasiera emango diote desfileari Iparralde Gizarte Etxetik. Gasteizko zenbait kaletan ibili ondoren, Andre Maria Zuriaren plazara iritsiko dira desfileari amaiera emateko. Han, San Migueleko balkoira igoko dira bertaratutakoak agurtzeko.

Desfilean zehar, bikoteak Udal Folklore Akademia, Arabako Dantzarien Biltzarra, Olabide Ikastola, Indarra KE eta "Kalez kale" programa izango dituzte laguntzen.