Itxi

Gizartea

Eguraldiaren iragarpena

Konstituzio Zubiaren hasierak euririk gabeko giro hodeitsua dakarkigu

EITB MEDIA

Tenperaturak 10º -ren bueltan ibiliko dira, eta orohar, ez da elurrik ezta euririk espero. Ostegunean, berriz, aldaketa dator: ezegonkortasuna areagotuko da eta euri kontuekin hasiko gara.

  • Ortzadarra Portugaleten (Bizkaia). Argazkia: Luisma Gonzalez

    Ortzadarra Portugaleten (Bizkaia). Argazkia: Luisma Gonzalez

Konstituzio Zubiko lehenengo egunetan aterkia utzi ahal izango dugu etxean, behintzat ostegunera arte, eguraldi nahiko lehorra eta tenperatura epelak datozelako, EITB Mediako meteorologoak eskainitako iragarpenaren arabera.

Termometroa 10º-ren bueltan ibiliko da, sasoiko tenperaturei eutsita. Dena dela, eguzkia nekez ikusiko dugu, eta giro hodeitsua nagusituko da. Oro har, ez da elurrik ezta euririk espero.

Astelehen honetan oraindik goizalde oso hotza izango dugu gurean, izotza espero baita, barnealdean bereziki, baina behintzat eguzkitsua datorkigu. Eguerditik aurrera, ordea, tenperaturek gora joko dute, eta 9-13º-ren bueltan ibiliko dira aste osoan.

Asteartetik ostegunera bitartean, beraz, hodeiak izango dira protagonista, 10º inguruko tenperaturak eta zaparrada txikiak han-hemenka botatzeko aukera txikia.

Ostegunean, berriz, aldaketa dator: ezegonkortasuna areagotuko da eta euri kontuekin hasiko gara. Gainera, zaparrada handiak izango omen dira. Tenperaturetan, behintzat, ez dugu alderik igarriko.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi. Anima zaitez zure argazkiak bidaltzera.

Usurbil, udazkeneko kolorez margoztuta. Egilea: Maria Jesus Echeverria