Itxi

Gizartea

Eguraldiaren iragarpena

Eguraldi lasaia eta lehorra asteburuan

EITB Media

Larunbatean, egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta litekeena da barnealdeko hainbat txokotan zeropeko balioak izatea. Igandean ere giro lasaia izango da, baina arratsaldean egoera aldatuz joango da.

  • Mundaka (Bizkaia). Argazkia: Victor Uriarte

    Mundaka (Bizkaia). Argazkia: Victor Uriarte

Asteburuan eguraldia lasaia eta lehorra izango da, baina igande arratsaldean kaskartzen hasiko da, Bizkaiko kostaldean haizea mendebaldera biratzen hasiko baita eta hodeiak gailentzen joango dira. Asteburuko atsedenaldiaren ondotik astelehenean euria itzuliko da lurralde osora.

Larunbata

Euskalmetek jakitera eman duenez, larunbatean ateri eta nahiko giro argia izango da. Egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira, baina giroa nahiko argia izango da.

Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta litekeena da Araba eta Nafarroako hainbat txokotan zeropeko balioak izatea.

Hego ukituko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute; kostaldean maila epelera iritsiko dira eta barnealdean giroa freskoagoa izango da.

Igandea

Igandean ere giro lasaia izango da eta ateri eutsiko dio, baina arratsaldean zehar egoera aldatuz joango da. Hego ukituko haizearekin erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko badira ere, giroa atsegina izango da eta Kantauri isurialdean balio epeletara iritsiko dira tenperatura maximoak.

Arratsaldean, aldiz, mendebaldetik iritsiko den fronte batekin giroa kaskartuz joango da. Kostaldean haizea mendebaldera aldatuko da eta hodei geruza lodituz joango da eta euritara joko du, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean.