Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Hondarribiko kiroldegiko igerilekua itxi dute bakterio bat zegoelako

Agentziak | EITB Media

Udalak azaldu duenez, uren azken analisian 'Cryptosporidium' bakterioaren arrastoak agertu ondoren, igerileku handia itxi dute 24 orduz.

  • Hondarribiko (Gipuzkoa) igerilekuak. Argazkia: Hondartza Kiroldegia

    Hondarribiko (Gipuzkoa) igerilekuak. Argazkia: Hondartza Kiroldegia

Hondarribiko (Gipuzkoa) Hondartza udal kiroldegiko igerilekua itxita egongo da 24 orduz, uretan bakterio bat atzeman ostean, Udalak jakinarazi duenez.

Hondarribiko Udalak azaldu duenez, uren azken analisian 'Cryptosporidium' bakterioaren arrastoak agertu ondoren, igerileku handia itxi dute 24 orduz.

Hiperklorazio-tratamendua egin ondoren, igande goizetik berriro irekiko da.