Itxi

Gizartea

Asteburuan egitekoak

Azaroaren 11tik 13rako asteburuan egiteko hainbat plan

EITB Media

Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.

  • Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

    Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

Asteburua hurbiltzen ari da, eta zer egin pentsatzen ari bazara, hona hemen zenbait aukera:

Gipuzkoan:

- Kursaal zentroari dagokionez, asteburu osoan zehar ikuskizunak egongo dira:

     - Ostirala: EITBk Euskadiko Orkestrarekin batera egin duen "Batzen Gaituen Musika" ikuskizuna ikusgai egongo da 19:30etik. Sarrerak zentroko webgunean salgai daude.

     - Larunbata: Carlos Latrek "One Man Show" ikuskizuna eskainiko du 21:00etatik aurrera. Gainera, 18:00etan, "Parade, El circo de los valientes" ikuskizuna izango da ikusgai.

     - Igandea: Zentroan "La Boheme" ikuskizunaz gozatu ahalko da 19:00etan, eta, 20:00etatik aurrera, Piotr Beczala tenorraren emanaldia izango da.

- Igandean Behobia-Donostia lasterketa egingo da, eta helmugan, Boulevardean, sekulako giroa egon ohi da korrikalarien zain. Larunbat arratsaldean, etxeko txikiek korrika egiteko aukera izango dute Behobia Txiki delakoan, Donostiako Anoeta ondoko estadioan.

- San Martin jaiak:

     - Bergara: Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua

     - Zumarraga eta Urretxu: haur jolasak, bazkari eta afari herrikoiak eta erromeria Agiña auzoan. Buzkantza dastaketa eta herri kirolak.

Bizkaian:

- BECean "Retro Clásica Bilbao" erakusketa izango da 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean eta igandean, ordutegia 10:00etatik 20:20ra izango da.

- Guggenheimeko 25. urteurrena ospatzeko doako bisita gidatuak eskainiko dira. 30 minutuko iraupena dute eta "Secciones/Intersecciones" erakusketako edukiak ikusteko aukera egokia da.

- Durangok bertsolari txapelketako finalaurrekoaren lehen itzulia egongo da 17:00etatik aurrera. Bertan, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendia, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza ibiliko dira bertsotan.

- Arriaga antzokian, "Una noche sin luna" ikuskizuna eskainiko dute 19:00etan, baina dagoeneko, sarrerak agortuta daude.

- Bilboko hainbat zinetan, ZINEBI festibaleko film laburrak ikusteko aukera egongo da. Gehiago jakiteko, webgunera jo.

- Larunbatean Jokoteknia bideojoko jardunaldia egingo da Bilboko Harrobia ikastolan. Egitaraua webgunean dago ikusgai. Streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da.

- San Martin jaiak:

     - Forua: Bertso afaria eta azoka.

     - Algorta: Haur jolasak, kontzertuak, esku-pilota eta azoka.

     - Zamudio: Kontzertuak, kirol jarduerak eta haurrentzako ikuskizunak.

Araban:

- Larunbatean, Principal Antzokiak "The Tree" ikuskizuna izango du ikusgai 19:30etik aurrera.

- Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, ostiralean, Los Zigarros taldea egongo da 22:00etatik aurrera. Larunbatean, TTEK! Elektrotxarangak 10. urteurrena ospatuko du 22:00etan hasita.

Nafarroan:

- Gaztanbide antzokian, Joaquin Reyesen "Festejen la broma" bakarrizketa ikusteko aukera egongo da 20:30etik aurrera.

- Etxeko txikienentzat Go!azen 9.0 telesailaren aurrestreinaldia egingo da Baluarte jauregian 12:30ean.

 

Zine estreinaldiak:

- Ostiralean, hilaren 11n, Espainian, hainbat film estreinatuko dira. Ikusi nahi izatekotan, kontsultatu zine aretoko ordutegiak:

     - Black Panther: Wakanda Forever (abentura, zientzia fikziozkoa)

     - As Bestas (thriller)

     - Capitana Nova (abentura, zientzia fikziozkoa)

     - Memorias de París (drama)

     - Tori y Lokita (drama)

     - Ícaro y el minotauro (animazioa, abentura, familiarra)

     - Emilia (dokumental biografikoa)