Gizartea
Lesarriko tunelak (Gipuzkoa)
AP-1ean zirkulazioa berrezarri dute Maltzaga eta Bergara artean, ondoko tuneletik 'bypass' bat prestatu ostean
EITB Media
AP-1 autobideko Lesarriko tuneletako bat itxi egin dute gaur arratsaldean Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegitura horretako "estalduraren zati bat erori delako". 19:00ak baino lehentxeago, berriz zabaldu dute zirkulazioa 'bypass' bidez alboko tuneletik.
AP-1 autobidean zirkulazioa berrezarri dute Maltzaga eta Bergara artean (Gipuzkoa), Gasteizerako noranzkoan ondoko tuneletik 'bypass' bat prestatu ostean, Bidegi Gipuzkoako azpiegitura agentziak jakinarazi duenez.
AP-1 autobideko Lesarriko tuneletako bat itxi egin dute gaur arratsaldean Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegitura horretako "estalduraren zati bat erori delako". Auto ilara luzeak izan dira bertan.
Bidegi Gipuzkoako azpiegitura elkarteak jakinarazi duenez, 19:00ak baino lehentxeago, berriz zabaldu dute zirkulazioa 'bypass' bidez alboko tuneletik.
Luiziak ez du ibilgailurik harrapatu, baina hiru autok talka egin dute, aurrekoak frenatu behar izan duelako. Bidegiko teknikariek eremua ikuskatu, eta kalteen balorazioa egin dute. Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i jakitera eman diotenez, ibilgailu horietan zihoazen hiru pertsonek zauri arinak izan dituzte, antza denez, kolpeak.
Beharrezko makineria ekarri dute jadanik, luizia lehenbailehen konpontzen hasteko. Aurreikuspenen arabera, datorren astelehenean irekiko dute berriro tunela. Tarte horretarako, zirkulazioa bypass bidez ezarri da tuneletik, Maltzagarako noranzkoan.