Gizartea
Istripua Nafarroan
3 urteko neskato bat hil da Altsasun, oinezkoen pasabide batean ibilgailu batek harrapatuta
Agentziak | EITB Media
Ezbeharra 19:20an gertatu da, NA-8505 errepidean. Neskatoa oinezkoen pasabide bat patinetean zeharkatzen ari zela harrapatu dute. Gidariak 23 urte ditu, eta Altsasun bizi da. Negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
-
Oinezkoen pasabide bat patinetean zeharkatzen ari zela harrapatu dute. Argazkia: Guardia Zibila
3 urteko neskato altsasuar bat (4 urte bete behar zituen aurki) hil da arratsaldean Altsasun (Nafarroa), oinezkoen pasabide batean harrapatuta, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Gidariak 23 urte ditu, eta Altsasun bizi da. Negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
Ezbeharra astelehen honetako 19:20an gertatu da, NA-8505 errepideko 2. kilometroan, Altsasun. Neskatoa oinezkoen pasabide bat patinetean zeharkatzen ari zela harrapatu dute.
Nafarroako Guardia Zibileko trafikoko agenteak arduratzen ari dira kausak ikertzeaz eta dagozkion eginbideak bideratzeaz.
Neskatoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, Iruñera.