Itxi

Gizartea

protesta

Isunak jartzeko orduan inoiz baino zorrotzagoa izango dela iragarri du Bilboko Udaltzaingoak

eitb media

Udalak ostegunetik igandera artean gauez lan egiten dutenen txanda indartzeko egingo dituen aldaketak direla eta, protesta egingo dute Bizkaiko hiriburuko udaltzainek.

00:59

Bilbon isun gehiago jasotzeko aukera izango da aurrerantzean. Izan ere, hiriko udaltzainek iragarri dute inoiz baino zorrotzagoak izango direla isunak jartzeko orduan, Bilboko Udalak ezarri nahi dituen lan ordutegi eta egutegiaren aurkako protesta gisa. Hala, trafiko arauak betetzen ez dituen oro zigortuko da.

Adibide gisa aipatu dituzte enkarguren bat egitera joatean edo norbaiten zain gaudenean bigarren ilaran aparkatzea, edota hirian zehar 30 kilometro orduko abiadura gainditzea. Aurrerantzean, kasu guztietan izango da isuna.

Irune Etxarri udaltzainen langile batzordeko buruak azpimarratu duenez, gaur gaurkoz isun asko barkatu egiten dira, "baina aurrerantzean ez da horrela izango".

Era berean, mobilizazioekin ere jarraituko dute, Udalak ostegunetik igandera artean gauez lan egiten dutenen txanda indartzeko egingo dituen aldaketak direla eta.

Udalaren arabera, protesta horrek ez ditu langile guztiak ordezkatzen. Negoziazio mahaia datorren astean bilduko da berriz.