Goizalde beroa berriro ere EAEn, 27 gradutik gorako tenperaturekin
Beste goizalde beroa bizi izan dugu EAEn, tenperatura altuek eta hego-haize zakarrak bultzatuta. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bildutako datuen arabera, goizalde partean 26 gradutik gorako tenperaturak neurtu dituzte Hondarribia, Mutriku eta Oiartzun bezalako udalerrietan.
Larunbat arratsalderako espero da tenperaturen beherakada, ipar-mendebaldeko haizea kostaldetik sartuko delako. Dena dela, baso-sute arriskuagatik ezarritako abisu horia igande honetako eguerdira arte egongo da indarrean.
Gainera, itsas-arriskuagatik abisu horia ere indarrean egongo da gaur, 17:00 eta 20:00ak artean euskal kostaldea astindu dezakeen enbata izango dugulako.
Igandean, aipagarriena, tenperaturaren jaitsiera izango da. Nabarmen jaitsiko dira tenperatura maximoak, eta ohikoagoak diren balioekin geratuko gara. Zeruan hodeiak ugaritu egingo dira, eta euri apur bat utz dezakete, batez ere mendebaldean eta arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz, ahul-bizi.
Astelehenetik aurrera, euria egiteko arriskua egongo da, eta asteartean tenperatura gorakada espero bada ere, asteazkenean beherantz egingo du eta euria itzuliko da ipar-mendebaldeko haizearekin batera.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak.
Albiste gehiago gizartea
Jaialdiak amaiera borobila eman dio Boisen, sei egun zirraragarriren ostean
Ekitaldiak zortzigarren edizioa itxi du, 1987an sortu zenetik izandako arrakastatsuenetako eta jendetsuenetako bat bezala.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak euskal hiriburuetako jaietan mobilizatzeko deia egin du
Plataformak "hipokrisia" leporatu die gobernuei eta hedabideei, eta manifestazioak deitu ditu Gasteizen (abuztuaren 6an), Donostian (abuztuaren 10ean), Bilbon (abuztuaren 15ean) eta manifestazio nazionala Iruñean (urriaren 4an).
Bilboko kale-saltzaileen aurkako sarekadak areagotu direla salatu dute
Udaltzainenganako errespetua eskatu du Bilboko Udalak. Manteroek diote euren egoera legeztatzea ezinbestekoa da bestelako lanetarako aukera izateko. Sarekadak salatzeko protesta deitu du biharko Bizkaiko Manteroen Elkarteak.
Bi atxilotu Gasteizen, gizon bati indarkeriaz lapurtzea leporatuta
04:15 aldera jazo da lapurreta, hiriburuko parke baten inguruan. 31 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utziko dituzte, beharrezko izapideak amaitutakoan.
Atxilotu bat Ordizian kokaina, 10.000 euro eta kontrabandoko tabakoa zeramala
Gidaria atxilotu dute substantzia estupefazienteen trafikoko ustezko delitua egotzita, eta deklaratu gabeko tabakoa edukitzeagatik.
Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian
Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.
20.000 sinadura, txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txosnen batzordeek adierazi dute jaigune horiek "arriskuan" daudela, eta ondare inmaterial izendatzeko eskaera sinatzen eta zabaltzen jarraitzeko deia egin dute.
Zeledonek prest ditu aterkia eta ardo-zahatoa, kanpandorretik jaitsi eta Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Zuzeneko musikak, kalejirek, ekintza herrikoiek eta familia guztientzako proposamenek beteko dituzte Gasteizko kaleak abuztuaren 4tik 9ra, sei eguneko jai giroan.
Karabela portugaldarrak topatu dituzte Bakioko hondartzan beste egun batez uda honetan
Goizean, marmokak ikusi dituzte Bizkaiko zazpi hondartzatan, eta, atzo arratsaldean, Zurriolako hondartzan bainua hartzea debekatu behar izan zuten, karabela portugaldarrek eragindako "ziztada ugari" zenbatu baitzituzten, horietako batzuk nahiko larriak.
Auroroek Gasteizko Alde Zaharrean barrena abestu dute, Andre Maria Zuriaren jaietarako deia eginez
Igande honetan izandako Arrosarioaren Prozesioak milaka gasteiztar bildu ditu, Andre Maria Zuriaren horma-hobiaren aurrean hasita eta San Migel elizan egindako meza batekin bukatuta.