Itxi

Gizartea

Baso sute arriskua

Barbakoak egitea eta sastrakak erretzea debekatuta, sute-arriskuagatik

EITB Media

Baso suteak saihesteko Jaurlaritzak ezarri dituen debekuen inguruko galde-erantzunak.

  • Barbakoak debekatu dituzte. Argazkia: EITB Media

    Barbakoak debekatu dituzte. Argazkia: EITB Media

Baso sute arriskuaren aurrean Eusko Jaurlaritzak ezarriko dituen murrizketen inguruan jakin behar duzun guztia:

Zeintzuk dira debekatuta egongo diren jarduerak?

- Sua edonola erabiltzea, edo sua pizteak ekar dezakeen edozein ekintza, hala nola nekazaritza- edo baso-inguruetan makinak erabiltzea.

- Su artifizialak, petardoak eta barbakoak, hirigunetan barne, betiere zuhaitzak, zuhaixkak edo baratzeak dauden inguruetatik 300 metrora.

- Uztondoak erretzea.

- Sua sor dezakeen edozein objektu jaurtitzea edo abandonatzea.

Non ezarriko dituzte?

Neurriak kostaldean (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta kantabriar isurialdeko barnealdean (Aiarako kuadrilla, Araban) ezarriko dituzte, landa eta nekazaritza eremuetan eta urbanizagarriak ez diren lurzoruetan.

Zenbat iraungo dute?

Murrizketak osteguneko (urriak 27) 00:00etatik daude indarrean, Eusko Jaurlaritzak horiek indargabetzea erabaki arte.

Isuna jarri ahal didate murrizketaren bat urratzeagatik?

Bai. Jaurlaritzaren esanetan, murrizketok urratzea "larria" edo "oso larria" izan daiteke, eta, horregatik, 1.501 eta 30.001 euro arteko isunak aurreikusi dituzte.