Itxi

Gizartea

Sutea Bizkaian

Bizkaiko sutea guztiz itzali dute, euriaren laguntzari esker

Agentziak | EITB MEDIA

Orain suhiltzaileak inguruak zaintzen ari dira, sugarrak berriz piztea saihesteko.

1:27
Sutea Balmasedan

Igandetik Balmasedan (Bizkaia) eta ondoko herrietan piztutako sutearen foko guztiak guztiz itzali dira astearte arratsaldean, ekaitzak lagunduta. Horrenbestez, suhiltzaile gehienak erretiratu egingo dira, eta zaintza lanak egiteko beharrezkoak direnak baino ez dira geratuko inguruan.

Sugarrek 500dik gora hektarea erre ditu Balmasedan, Gordexolan eta Zallan. Gainera, Burgosera ere zabaldu da.

Astearte arratsaldean, haizea izan da suhiltzaileen kezka nagusia, baina ekaitza etorri da, eta hori lagungarri izan dute azkenean, tenperaturen jaitsierarekin batera.

Aitor Omar Bizkaiko Aldundiko Mendi Zerbitzuko kideak azaldu duenez, suhiltzaileak "gauean zehar" erretiratuko dira.