Itxi

Gizartea

Arazoak

WhatsApp zerbitzuak normaltasuna berreskuratu du

EITB MEDIA

Egunaren lehenengo orduetan, mezuak bidaltzean aplikazioarekin izandako arazoen berri eman dute mezularitza zerbitzu ezagun horren erabiltzaileek.

Egunaren lehenengo orduetan gorabeherak jasan ondoren, WhatsApp mezularitzako aplikazioak normaltasuna berreskuratu du. Erabiltzaileek azaldu dutenez, arazoak izan dituzte 08:30etik mezuak bidaltzeko eta jasotzeko orduan. Beste norbaitek ere esan du "check bikoitza" ez zebilela.

Abisuak mundu osoan erregistratu dira, eta Espainiako Estatuan, bereziki Madrildik, Bartzelonatik, Sevillatik eta Valentziatik bidali dira intzidentziak, baina baita Bilbotik ere.

Mapa de fallos y problemas notificados de Whatsapp.

WhatsAppek jakinarazitako akatsen eta arazoen mapa.

Downdetector webguneak, sare sozial nagusietan erregistratzen diren gorabeherak denbora errealean monitorizatzen dituenak, erakutsi du gorabeherak 8:54ak baino lehentxeago hasi direla erregistratzen.

Erabiltzaileek jakinarazitako eta web orri horretan erregistratutako gorabehera nagusiak (ia 30.000 txosten zenbatu dira mundu osotik) honako hauek izan dira: mezuak bidaltzeko arazoak (% 75); aplikazioaren funtzionamenduaren gorabeherak (% 19); eta aplikazioaren webgunean izandako arazoak (% 6).