Itxi

Gizartea

Sutea Balmasedan

Burgoseko Bortedo herriko ehun biztanleak ebakuatu dituzte Balmasedako sutearen ondorioz

Agentziak | EITB Media

Inguru horretan teknikari bat, ingurumen-agente bi, lurreko hiru kuadrilla, hiru autobonba, hiru bulldozer eta baso-suteen aurkako talde integral bat ari dira lanean.

0:40

Burgosko Bortedo herria hustu dute eta bertan erroldatutako ehun bat biztanleak bertatik atera dituzte igande honetan, gaur goizean Balmasedan (Bizkaia) hasi den baso-sutearen ondorioz. Sutea Burgoseko Mena Haranean barneratu da gaur arratsaldean.

Burgosko Ingurumen Sailak sare sozialetako ingurumen atariaren bidez jakinarazi duenez, Gobernuak 0tik 3ra bitarteko eskala progresiboan 2ko maila ezarri baso-sute horrengatik Mena Haranean. 

Une honetan, inguru horretan teknikari bat, ingurumen-agente bi, lurreko hiru kuadrilla, hiru autobonba, hiru bulldozer eta baso-suteen aurkako talde integral bat ari dira lanean.

Aireko baliabideek ezin izan dute esku hartu haize-bolada bortitzen ondorioz, Juntak jakitera eman duenez.