Itxi

Gizartea

trafikoa

Horrela eragingo du Bilbao Night Marathon lasterketak zirkulazioan

eitb media

Larunbat honetan egingo den Bilbao Night Marathon lasterketak hiriburuko zirkulazioa erabat aldatuko du. Mozketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpikaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira.

  • Korrilakariak Bilbao Night Marathon-ean. Argazkia: EFE

    Korrilakariak Bilbao Night Marathon-ean. Argazkia: EFE

Larunbat honetan egingo den Bilbao Night Marathon lasterketak hiriburuko zirkulazioa erabat aldatuko du. Mozketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpikaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira. Gainera, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko ibilbideek ere aldaketak jasango dituzte. Horiek 18:00etan hasi eta 00:45 arte iraungo dute; izan ere, aldaketa bakoitzak bere ordutegia izan dezake.

Hurrengoak izango dira aldaketak:

Euskalduna zubia 18:00 eta 19:30 bitartean itxiko da.

Taxi geltoki guztiak kenduko dira.

Tranbia zerbitzua 18:30ean bukatuko da.

Ria gurutzatzeko aukera bakarra Salbeko zubia izango da.

Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira; azkenekoan, errei bat irekiko da 20:00etan.

La Salbe zubira iristeko, Kale Nagusia egongo da irekita Jesusen Bihotza plazatik Maria Diaz de Haro kalera, eta 19:45etik aurrera, Moyua Plazaraino zabalduko da.

Basurto/Oleaga:

Bideak itxi egingo dira 18:00etatik 19:30era, eta zirkulazioa mugatuko da sarbideetan.

Felipe Serrate kalea eta Ventosa bidea itxita egongo dira.

Zazpikaleak/Abando:

Erribera kaleak murriztuta izango du zirkulazioa Mesedeetako zubitik hasi eta Areatzaraino.

Ez da sartzerik ez irteterik izango Villarias eta Adiskidetasun kaleetako garaje eta aparkalekuetan, 18:00etatik 20:30era.

Ezin izango da sartu Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetara.

Uribarri-Castaños:

18:00etatik 00:45era, bideak itxiko dira eta zirkulazioa mugatuko da.

Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea zirkulaziorako itxita egongo dira lasterketak iraun bitartean.

Auzora sarbideak Zumalakarregi etorbidea, Harritxoen bidea, Trauko eta Matiko izango dira.

Deustu:

Aldaketa 18:00 eta 00:45 bitartean izango da, eta eragindako kaleak Agirre Lehendakari etorbidea, Madariaga etorbidea eta Botikazar erribera izango dira.

San ignacio-Ibarrekolanda:

Trafiko-aldaketak 18:00etatik 00:45era egingo dira Agirre Lehendakariaren etorbidean eta Larrakotorre, Luis Braille, Kanariar Uharteak eta Morgan kaleetan.

Sarbideak Agirre Lehendakariaren etorbidea - Benidorm; Zarandoa etorbidea – Aragoi kalea – Cataluña kalea; Zarandoa etorbidea – Aragoi kalea – Larrakotorre kalea – Benita Asas kalea – Agirre lehendakariaren etorbidea – Oñatiko Unibertsitatearen kalea eta Txakolin kalea izango dira.

Irteerak Kanaria Uharteen kaletik, Elorrietako erriberatik eta Orixe edo Ibarrekolanda kaleetatik izango dira.

Bilbobusek aldaketak sare sozialetan jakinaraziko ditu, baita informazio paneletan eta  berinapeetan ere. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu webgunea.

Bizkaibusekin egingo diren aldaketak ezagutzeko, kontsultatu webgunea.