Gizartea
Indarkeria matxista
Benidormen izandako hilketa matxista salatuko dute Soraluzen, Maria Luisa Larrañagaren jaioterrian
EITB Media
Bart elkarretaratzea egin dute Elgoibarren, biktima han bizi izan baitzen urte luzez.
-
Elgoibarren atzo egindako bilkura. Argazkia: EITB Media
Benidormen (Alacant) Maria Luisa Larrañaga emakume soraluzetarraren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Soraluzen —hangoa zen sortzez emakumea—.
68 urteko emakumea hilotz topatu zuen astelehenean Benidormeko Udaltzaingoak, bikoteak Alacanteko herrian zuen etxean. Espainiako Poliziaren arabera, 73 urteko senarrak hil zuen labanaz. Ondoren, betiere ikerlarien arabera, bere buruaz beste egin zuen autoa kamioi baten kontra jota.
Soraluzeko Udalak bere "salaketa gogorrena" egin, eta elkarretaratzea deitu du gaurko; 19:00etan izango da Plaza Berrian.
Iker Aldazabal Soraluzeko alkateak Euskadi Irratian esan zuenez, emakumea "ezaguna" zen herrian, gaur egun bertan bizi ez bazen ere. Hilketak "atsekabea eta nahigabea" eragin ditu udalerrian, aitortu duenez. "Soraluzetarrei biktimaren familiari elkartasuna eta laguntza emateko dei egiten diet", nabarmendu du.
Atzo, ehunka lagunek elkarretaratzea egin zuten Elgoibarren: