Gizartea
Genero indarkeria
Gizon batek bere emaztea hil du, biak soraluzetarrak, Benidormen
M. D. | EITB Media
Biktimaren gorpua Alacanteko udalerriko bere etxean aurkitu dute Polizia Nazionaleko agenteek senarra trafiko istripuan hil dela esatera joan direnean.
-
Benidorm. EITB Mediaren bideo bateko irudia
68 urteko emakume soraluzetar baten hilketa ikertzen ari da Polizia Nazionala Benidormen (Alacant). Genero Indarkeriaren kontrako Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak konfirmatu duenez, indarkeria matxista kasu bat izan da.
Polizia agenteek emakumearen gorpua aurkitu dute haren etxean, indarkeria zantzuekin, senarra trafiko istripu batean hil dela jakinaraztera joan direnean. Etxebizitzako atea irekita zegoen.
Emakumea Zarautzen eta Elgoibarren (Gipuzkoa) ere bizi izandakoa da.
Biktimaren 73 urteko senarra da ustezko hiltzailea, eta trafiko istripuan hil da, zantzuen arabera, bere buruaz beste eginda.
Ustezko hiltzaileak izandako auto istripua. Irudia: EFE