Gizartea
ARTEA
Bilboko Arte Ederren Museoa doan izango da astelehenetik aurrera
EITB MEDIA
Museoaren jarduera publikoa eraikin zaharrera aldatuko da. Eraikinerako sarrera Euskadi plazatik izango da.
-
Museoko eraikin zaharra. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Bilboko Arte Ederren Museoaren sarrera dohainik izango da astelehenetik (irailaren 26tik) aurrera, eraikina handitzeko lanek irauten duten bitartean.
Astelehenean, museoaren jarduera eraikin zaharrera eramango da, eta bertan erakutsiko dituzte museoko bildumak, erakusketa proposamen batzuez eta horiei atxikitako jarduerez gain.
Ondorioz, eraikin zaharrean kokatuko da museoaren sarbidea, Euskadi plazaren aurrean.
Museoa astelehenetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta igandeetan, aldiz, 10:00etatik 15:00etara. Astearteetan itxita egongo da.