Gizartea
sutea Bizkaian
Itzali egin dute Zallako sutea
eitb media
Sutea 07:00ak aldera berpiztu da, eta orduotan Suhiltzaileek amaitutzat ematen dute.
-
Sutea Zallan (bizilagun batek utzitako irudia)
-
Sutea Zallan (bizilagun batek utzitako irudia)
-
Sutea Zallan (Argazkia: EITB Media)
-
Sutea Zallan (Argazkia: EITB Media)
-
Sutea Zallan (Argazkia: EITB Media)
Astearte honetan, Zallako (Bizkaia) Las Pedrajas auzoan piztu den sutea itzalita dagoela jakinarazi du Ertzaintzak, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Arratsaldeko bostak aldera piztu zen atzo, eta gauerako, sugarrak itzalita gelditu ziren. Gaur goizean, ordea, 07:00ak aldera berpiztu egin dira sugarrak, eta sua itzaltzeko lanei berrekin diete Suhiltzaileek.
08:45ean, sua kontrolpean izatea lortu dute eta, gerora, badaezpada, suhiltzaile-talde bat egon da bertan. Orduotan Suhiltzaileek sutea amaitutzat eman dute.
Sugarrek ez dute kalte pertsonalik eragin eta ez dira jendea bizi den guneetara zabaldu, baina BI-3651 errepidea moztu behar izan zuten atzo.
Y ahora un incendio desde el tren…#zalla @BomberosBizkaia pic.twitter.com/TZx5qtG07I
— jn (@Jon_o_M) September 20, 2022
Imágenes que nos envían seguidores del incendio #Zalla, como siempre agradecerlas #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) September 20, 2022
Zallako #sutea _ren bidalitako irudiak, eskerrik asko, #Suhiltzaileak@112_SOSDeiak pic.twitter.com/VFXGRKshRf