Gizartea
Nafarroa
Osasunbideak bederatzi eutanasia eskaera onartu ditu urtarrilaz geroztik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako osasun sistemak beste hiru eutanasia eskaera ukatu ditu, eta beste bat tramitazio prozesuan dago.
-
Duintasunarekin hiltzearen aldeko manifestazioaren irudia. Argazkia: EITB MEDIA
2022ko urtarrilaz geroztik bederatzi eutanasia eskaera onartu ditu Osasunbideak, beste hiru ukatu ditu, eta beste bat tramitazio prozesuan dago. Osasun Sailaren datuen arabera, 2021ean, eutanasia legea indarrean sartu zen urtean, bi eutanasia egin zituzten, eta beste bat errefusatu.
Eutanasia arautzeko martxoak 24ko 3/2021 Lege Organikoari erreparatuta, duintasunez hil ahal izateko, behar besteko laguntza eman behar zaio hala eskatzen duen edozein pertsonari, lege honek aurreikusten dituzten baldintzak beteta.