Itxi

Ekonomia

ENPLEGUA

Euskadiko lanpostu hutsen % 44 Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta dago

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lanbide Heziketako lan eskaintzak 4 puntu jaitsi dira azken urtean, eta Euskadik Espainiako eskaintza guztien % 11,49 biltzen du.

  • Industriako langile bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

    Industriako langile bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

Lanbide Heziketa EAEn lan egiteko prestakuntzarik beharrezkoena da. Euskadiko lanpostu hutsen % 44,07 ikasketa horiek dituzten pertsonei zuzenduta daude.

Enplegagarritasunari eta Lanbide Heziketari buruzko Adecco konpainiak argitaratutako txostenaren arabera, Goi Mailako ikasketak lan eskaintzen % 25,53an eskatzen dituzte. 8,59 puntuko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta. Erdi Mailak, ordea, bilakaera okerragoa izan du. 12,6 puntu portzentual jaitsi da, eta lanpostu hutsen % 18,54an eskatzen dute titulazio hori.

Txosten horrek adierazi du Erdi Mailako teknikariei zuzendutako lan eskaintzek behera egin dutela lan merkatuan dinamismoa berreskuratu ezin izan duten sektore batzuk biltzen dituelako, hala nola ostalaritzan eta turismoan, merkataritzaren eta txikizkako banaketaren arloan, eta industria sektorean. Horniduren eskasiak eta nazioarteko arazo logistikoek kaltetu dute sektore horien produktibitatea.

Espainiako Lanbide Heziketako lan eskaintzei begira, Euskadik % 11,49 biltzen du, nahiz eta gure lurraldeko lan eskaintzak 4 puntu jaitsi diren azken urtean.