Itxi

Gizartea

Natura

Zikoinek Noaingo aireportua hartu dute

M. D. | EITB Media

Ohi baino zikoina gehiago ikusi dira Noainen eta Taxoare inguruan, eta irudi bitxiak utzi dituzte.

  • Zikoinak Noaingo aireportuko kontrol dorrean.

    Zikoinak Noaingo aireportuko kontrol dorrean. Argazkia: Eduardo Buxens (Diario de Navarra)

Ohikoa da abuztuan zikoinak, Afrikarako bidean, Euskal Herriko zeruetan ikustea. Hilabete hotzenak Ekuadorretik gertuago igaro nahi dituzte, eta Iparraldetik Hegoalderako bidaia Nafarroatik egiten dute.

Oraingoan, ordea, ohi baino zikoina gehiago ikusi dira Noainen eta Taxoare inguruan. Ekaitzagatik babestu nahian edo, geldialdia egin dute Nafarroako aireportuko dorrean eta bi udalerriak lotzen dituen errepideko kale-argietan, Diario de Navarra-ko Eduardo Buxens eta Irati Aizpuruaren argazkietan ondo ikus daitekeenez. Irudi bitxia utzi dute.

Zikoinak Taxoaren. Argazkia: Irati Aizpurua (Diario de Navarra)

Zikoinak Taxoaren. Argazkia: Irati Aizpurua (Diario de Navarra)