Itxi

Gizartea

Larrialdi klimatikoa

Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako

AGENCIAS | EITB MEDIA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.

  • Esako urtegia, airetik ikusita. Argazkia: EFE

    Esako urtegia, airetik ikusita. Argazkia: EFE

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak larrialdi eremu izendatu du Bardea, Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako. Egun, bere edukieraren % 20 dago beteta.

Erakunde horrek ohartarazi duenez, urtegia urik gabe geratuko da irailean,  aurrez euri askorik egiten ez badu behintzat. Gauzak horrela, "ureztatze kanpaina inoiz baino lehenago bukatu beharko da aurten", erantsi du Ramon Luqez Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Esplotazio arduradunak.

Itoizko erreserba, berriz, bere edukieraren % 43an dago, "normalean baino okerrago, baina Esakoa baino hobeto", erantsi du.

Bestalde, Eugiko, Allotzeko eta Urdalurreko urtegien egoera normala da: edukieraren % 60 daude beteta.

 

El pantano de Yesa. Foto: EFE

Esako urtegia, airetik ikusita. Argazkia: EFE