Gizartea
monkeypox
Euskadik 219 tximino-baztanga kasu antzeman ditu, asteartean baino 15 gehiago
agentziak | eitb media
Estatu mailan, berriz, 6.459 kasu izan dira.
-
Tximino-baztanga. Argazkia: EFE
Euskadik 219 tximino-baztanga kasu antzeman ditu guztira ostiral honetara arte, asteartera arte zenbatutakoak baino 15 gehiago, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.
Estatu mailan, berriz, 6.459 kasu izan dira, abuztuaren 23an zenbatutakoak baino 175 gehiago, alegia. Horien artean, 197 ospitaleratu behar izan zituzten (% 3,4).
Maiatzetik kutsatutako guztien artean, 6.334 gizonak dira, eta 125 emakumeak. Adinari dagokionez, 7 hilabete eta 88 urteen artean dago, 37 urteko batazbestekoarekin.
Zifra horiekin, jakinarazpen gehien izan dituen europar herrialdea da oraindik Espainia, Frantziarekin (3.417), Alemaniarekin (3.387), Erresuma Batuarekin (3.207), Herbehereekin (1.136) eta Portugalekin (846) batera.