Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Auto-ilarak daude Ap-8an Biriatun, Baionako noranzkoan, eta A-1ean Gasteizen, Irunerako bidean

EITB MEDIA

Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.

  • Auto-pilaketak mugan goizean zehar. Argazkia: Segurtasun Saila.

    Auto-pilaketak mugan goizean zehar. Argazkia: Segurtasun Saila.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10 kilometrotako auto-ilarak daude Biriatun, Baionako noranzkoan.

Halaber, Gasteizen, A-1ean, N-622ko lotunean, 8 kilometrotako auto-ilarak zeuden arratsaldeko 16:30ak aldera Irunerako bidean.

Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.

Istripu larria Irunen

Bestalde, 18:20ak aldera, istripu larria jazo da Irun erdialdean; emakume bat hil da motozale batek harrapatuta. Hori dela eta, Gi-636 errepidean zirkulazioa eten dute, bi noranzkoetan.