EUSKAL KAZETARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poloniako auzitegi batek Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia luzatu du

Gonzalo Boye Pablo Gonzalezen abokatuak defendatu du Poloniak kazetariaren behin-behineko espetxealdia luzatzen jarraitzen duela ez duelako beraren aurkako frogarik.
pablo gonzalez
Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuten errusiar espioia izatea egotzita. Argazkia: EITB Media.

Poloniako Przemysleko auzitegiak Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu du, joan den astean Poloniako Fiskaltzak egindako eskaerari men eginda.

Auzitegia bat etorri da Fiskaltzak aurkeztutako ia premisa gehienekin. Fiskaltzaren arabera, espetxealdiaren arrazoiak dira  "prozedura-iruzurraren ondoriozko arrazoizko kezka; ezkutatzeko edo ihes egiteko beldurra; eta, kondenatua izatekotan, Gonzalezek zigor handiagoa jasotzeko arriskua".

Gonzalo Boye Pablo Gonzalezen abokatuak defendatu du Poloniak kazetariaren behin-behineko espetxealdia luzatzen jarraitzen duela ez duelako frogarik mahai gainean.

Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniako Barneko Segurtasun Agentziak, Errusiako inteligentzia militarrerako lan egiten zuela egotzita. 177 egun daramatza kartzelan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ongi Etorri Errefuxiatuakek "giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatu du, Gorlizko eta Plentziako hondartzetan

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak 'Marea Horia' ekimenaren edizio berri bat aurrera eraman du Gorlizko eta Plentziako hondartzetan, "munduan ematen ari den giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko". Manifestazioan hildako migratzaileak gogoratu dituzte lore-eskaintza sinboliko batekin eta manifestu bat irakurrita. Plataformak "gerra-politikak eta migratzeko eskubidea erabiltzen dutenen aurkako bazterketa-neurrien amaiera" eskatu du.

Gehiago kargatu