Itxi

Gizartea

Bizkaia

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Leioan etxebizitza bat okupatzea egotzita

Agentziak | EITB MEDIA

49 urteko gizaseme bat eta 32 urteko emakume bat dira atxilotutakoak. Biak Bizkaiko udalerriko nekazal eremu bateko etxe batean (jabeen bigarren etxebizitza dena) sartu ziren. Bizilekua bortxatzearen delitua leporatuta atxilotu zituzten atzo.

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat eta 32 urteko emakumezko bat atxilotu zituen atzo Leioan (Bizkaia) etxebizitza bat okupatzea egotzita. Biak jabeen bigarren etxebizitza denean sartu ziren eta bizilekua bortxatzearen delitua leporatuta atxilotu zituzten agenteek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Etxebizitzaren jabeak atzo bertan konturatu ziren gertatutakoaz. Leioako nekazal eremu batean dagoen euren bigarren etxebizitzara joan zirenean, barruan bi pertsona ikusi zituzten eta Ertzaintzari deitu zioten. 

Bertaratutako agenteek bi pertsonak identifikatu eta atxilotu zituzten bizilekua bortxatzearen delitu leporatuta. 

Bikotea Ertzain-etxera eraman zuten, eta, izapideak bukatuta, Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dituzte aurki.