Ur hornidura bermatuta dute Euskadiko biztanleen % 90ek, lehortea gorabehera
Eusko Jaurlaritzak uholdeak eta lehorteak kudeatzeko prestatu duen plana aurkeztu du asteazken honetan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak.
2027ra arte egongo da indarrean, eta egoeraren zein lekuaren araberako neurri zehatzak aurreikusten ditu, besteak beste, funtsezkoak ez diren uren erabilera mugatzea eta hiri sarreretako gaueko presioa ere zedarritzea.
Euskadiko biztanleen % 90ek "bermatuta" izango dute ur hornidura "epe erdira", azken asteotako lehortea eta "euri urritasuna" gorabehera, Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez.
Sailburuak aurreratu duenez, hasi dira neurriak Lea-Artibain eta Busturialdean aplikatzen. Izan ere, ur falta dute eskualde horietan, eta, duela bi astetik, indarrean da plana.
Tapiaren arabera, "lehorte egoeraren larritasunaren arabera" jarriko dira martxan urrats desberdinak, "modu mailakatuan eta sortu daitezkeen eragozpenak murriztuz".
Urtegien uneko egoera zehatzari buruz, Tapiak adierazi du % 70 eta % 80 arteko edukieran daudela, oro har. Ibai edo iturburuetako urez hornitzen diren herrien kasuan dago arazoa; % 10aren kasuan, alegia. Ura urtegietatik jasotzen dutenek, ordea, uda osorako edukiera nahikoa izango dutela uste da.
Euri eskasia
Arabako zenbait herritan hasi dira neurriak hartzen, prezipitazio eza dela eta. Euririk egiten ez badu, aurrera begira, herri txikietan zailtasunak aurreikusten dira. Ozaetan eta Okondon, esaterako, ura neurriz erabiltzeko gomendioa egin du Udalak. Zuian, berriz, Baias ibaiak ohi baino ur gutxiago darama, eta debekatuta dago igerilekuetarako, zelaiak ureztatzeko edo kotxea garbitzeko erabiltzea.
Bestalde, Bizkaiko Ur Partzuegoak ura Busturialdeko herrietara itsasontziz garraiatzeko asmoa azaldu du, abuztuaren erdialdera.
Nafarroan, Erriberako 8 herrik dute ur arazoa, eta baita Erroibarren ere. Esako urtegia dago baxuen, % 45ean.
Gainontzekoan, Zadorrako urtegia % 71n dago; Añarbe, % 76an eta Ibai Eder, % 85ean.
Oso euri gutxi egin du uztailean: Donostian, batez bestekoa 86 litrokoa izan ohi da, baina, aurten, 20 baino ez ditu bota. Gasteizen 14 litro izan dira; Iruñean, 7 litro; Baionan, 6; eta 3 litro, Bilbon.
Albiste gehiago gizartea
Olatuen ikuskizunak dozenaka pertsona erakarri ditu Donostiako Pasealeku Berrira
Euskalmetek abisu horia ezarri du gaur itsasaldeko arriskuagatik. Ondorioz, Donostiako Udalak itxi egin du Santa Klara uhartea, eta debekatu egin die ibilgailuei Pasealeku Berrira sartzea. Hala ere, donostiar eta bisitari askok olatuen ikuskizunaz gozatu nahi izan dute, eta bat baino gehiago goitik behera bustita joan da etxera.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari erasotzea egotzita
Ustezko erasotzaileak kaletik jarraitu zion emakumeari, eta hainbat herritarrek babestu behar izan zuten, Udaltzaingoa iritsi zen arte.
Nafarroak 118 adingabe hartuko ditu urtebeteko epean, dagoeneko "tentsionatuta" dagoen erkidegoa bada ere
Ministroen Kontseiluak onartutako dekretuak ezarri du 100.000 biztanleko 32,6 adingabe artatuko dituztela. Euskadik eta Kataluniak ez lukete harrerako gazterik hartu beharko, orain arte "egindako ahaleginagatik".
Osakidetzak itzultzaile neuronal bat erabiliko du euskaraz egindako kontsulten informazio idatzia gaztelaniara itzultzeko
Tresna horri esker, profesionalek informazioa euskaraz sartu ahal izango dute pazienteen historialean, eta elebidunak ez direnek "interpretazio arazorik gabe" eskuratu ahal izango dute.
Galizian 95.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko, abuztuan izandako baso-suteetan
Galizian 95.000 hektarea baino gehiago erre dira, baso-suteetan udan. Orain, 20 hektareatik gorako hiru sute aktibo geratzen dira: bi, Ourensen, eta bat, Lugon.
Donostiako Udalak 220 tona harri kendu ditu gaur goizaldean Ondarretako hondartzatik
Donostiako Udalak 220 tona harri kendu ditu gaur goizaldean Ondarretako hondartzatik. Operatiboa berriro errepikatuko da gaur, astearte gauetik asteazken goizaldera arte.
Raul Incertis, medikua Gazan: "Bonbardaketek agerian uzten dute Israel genozidioa egiten ari dela"
Raul Incertis larrialdietako mediku eta anestesistak duela hilabete arte Israelek bonbardatu duen ospitalean egin du lan. Bertan zela, seitan bonbardatu zuten erietxea, baina gaurkoa izan da erasorik hilgarriena. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Eguraldiak baso-suteak itzaltzeko lanak zaildu ditu berriro Zamora eta Leonen
Arriskuak muturrekoa izaten jarraitzen du, eta arrisku-maila ez da jaitsiko ostegunera edo ostiralera arte. Hori dela eta, arreta handiz jarraitzeko deia egin dute agintariek.
Txirrindulari bat hil da Mendiben izandako istripu batean
29 urteko txirrindularia 60 metroko amildegi batetik erori da Burdinkurutzetako mendatearen jaitsieran.
Bost urtetik gorako espetxe zigorra ezarri diote gizon bati bikotekideari sexu-abusuak egiteagatik, Gipuzkoan
Fiskaltzak 16 urte baino gehiagoko zigorrak eskatu zituen, baina, epaiaren arabera, biktimak ez zuen "behar bezala egiaztatu" sexu-harremanak ez zituela nahi adierazi izana.