Gizartea
ERASOAK
Bi eraso sexista eta homofobo bat salatu dute Hatortxu Rocken
EITB MEDIA
Antolakuntzak gogor gaitzetsi ditu erasoak eta horiek geldiaraztea guztien ardura dela gogorarazi dute, "guztion ardura izango da helburu hau lortzea. Eta, batez ere, zuena, gizonena. Zuentzako ere mezu argi bat daukagu: ez erasotu" ohartarazi dute.
Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Hatortxu Rocken, bart gertatu ziren "hainbat eraso sexista eta homofobo salatzeko". "Hatortxu gune segurua izan dadin neurriak hartu ditugun arren, nazkaz eta amorruz beterik esan behar dizuegu atzoko egunean ez genuela lortu" adierazi dute antolakuntzatik.
Atzo 10 minutuz eten egin zuten jaialdia, eszenatokira igo eta gertatua salatzzko. Topagunea "guztiontzako gune segurua izateko lanean jarraituko" dutela berretsi dute eta erasoak geldiaraztea guztien ardura dela berretsi dute: "Gure esku ditugun tresna eta baliabide guztiak jarriko ditugu Hatortxu guztiontzko gune seguru bilakatzeko: erasoen aurkako protokoloa, brigadak, gune seguru infoguneak, puntu moreak barra eta segurtasunean. Hala ere guztion ardura izango da helburu hau lortzea. Eta, batez ere, zuena, gizonena. Zuentzako ere mezu argi bat daukagu: ez erasotu" irakurri du antolakuntzako ordezkari batek:
Atzo gauean eraso homofobo bat eta bi eraso sexista salatu ziren Hatortxu Rocken.
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) July 30, 2022
¿Gure guneetan ez da inolako eraso sexistarik onartuko. ¿¿
.
.
.#gunesegurua #htx26 #hatortxurock #autodefentsafeminista pic.twitter.com/YM99tgs7Ov
Bigarren eguna izango du gaurkoa musika jaialdiak.