Itxi

Gizartea

GAIXOTASUNAK

85 tximino baztanga kasu atzeman dituzte Euskadin

N. B. | EITB MEDIA

83 gizon eta bi emakume dira. 59 kasu detektatu dituzte Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta zazpi Araban, eta horietako bakar batek ere ez du prozesuari lotutako konplikaziorik izan.

  • Personal de laboratorio analizando muestras

    Personal de laboratorio analizando muestras. Foto: EFE.

Euskadik, guztira, monkeypox izenez ere ezaguna den tximino baztangak eragindako 85 infekzio kasu atzeman ditu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Guztira, 83 gizon eta 2 emakume dira; 59 kasu Bizkaian detektatu dituzte; 19, Gipuzkoan eta 7, Araban, eta horietako batek ere ez du prozesuari lotutako konplikaziorik izan.

Alerta sortu zenetik, Euskadik lanean jarraitu du Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin, egon litezkeen beste kasu susmagarri batzuk aztertzeko.

Ildo horretan, Osasun Sailak herritarrei infekzio hori prebenitzeko dei egin die berriro, eta, horregatik, webgunean azalpen atal bat garatu da, informazio pedagogikoarekin eta gaixotasunarekin kutsatutako pertsonek edo kontaktuek jarraitu beharreko jarraibideekin.

Tximino baztanga oso gutxitan gertatzen da, eta, normalean, sukarra, mialgiak, adenopatiak (gongoiletako hantura) eta eskuetan eta aurpegian erupzioa (barizelaren antzekoa) izaten ditu ondorio gisa.