Itxi

Gizartea

Zirkulazioa

Emakume bat larri zauritu da Igorren, bere autoak kamioi baten aurka talka eginda

EITB MEDIA

Asteazkeneko 2:00ak aldera jazo da, N-240 errepidean; hainbat orduz itxita izan da hori, baina zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.

Emakume bat larri zauritu da asteazkeneko goizaldean Igorren, zirkulazio-istripu batean, N-240 errepidean, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Twitterren jakinarazi duenez eta gerora eitb.eus-i zehaztu dionez.

Istripua 2:00ak aldera jazo da. Orduan, kamioi batek artaziarena egin du, eta auto batek horren aurka egin du talka. Ondorioz, autoa gidatzen ari zen emakumea larri zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Iturriaren arabera, errepidea hainbat orduz izan da itxita; 6:00ak aldera, baina, Trafiko Sailak adierazi du zirkulazioak normaltasuna berreskuratu duela bi noranzkoetan.