Gizartea
Koronabirusa
Frantziak ez du osasun pasaporterik eskatuko abuztuaren 1etik aurrera
Agentziak | EITB Media
Hala ere, aldaera arriskutsuren bat agertzen baldin bada, Pariseko Gobernuak 12 urtez gorako herritarrei PCR proba negatibo bat eskatzeko aukera izango du mugetan, 2023ko martxoaren 31ra arte.
-
Turisten ilarak Parisen, 2021eko abuztuan. Artxiboko argazkia: EFE
Abuztuaren 1etik aurrera, osasun pasaportea eta covid-19aren aurkako salbuespeneko beste neurri batzuk, hala nola, konfinamendua edo etxeratzeko agindua, bertan behera uzteko lege proiektua onartu du Frantziako Parlamentuak.
Lege proiektuak aldeko 209 boto erdietsi ditu Ganberan, aurkako 30 eta 104 abstentzio. Hala ere, aldaera arriskutsuren bat agertzen baldin bada, Pariseko Gobernuak 12 urtez gorako herritarrei PCR proba negatibo bat eskatzeko aukera izango du mugetan, 2023ko martxoaren 31ra arte, Le Mondek jakitera eman duenez.
Era berean, itsasoz bestaldeko lurraldeetarako, neurri bera gorde dute ospitaleek gainezka egiten baldin badute.
Bestalde, testuak bi mekanismo luzatuko ditu: positiboen jarraipena, urtarrilaren 31ra arte; eta proben emaitzak zentralizatzeko sistema, ekainaren 30era arte.
Asanblada Nazionalean lehen bozketa bat egin ondoren, duela bi aste, "Exekutiboa garaitu nahi izatea" leporatu zion Olivier Veran Frantziako Gobernuko bozeramaileak oposizioari. Orduan, lege proiektuaren zati bat errefusatu zuen Ganberak.
Aldez aurretik, Jean Castex Frantziako lehen ministro ohiak iragarri zuen martxoaren 14tik aurrera musukoa toki itxietan erabiltzea derrigorrezkoa izango ez zela.
Frantzian, maiatzaren 16an, maskarak garraio publikoan derrigorrezkoa izateari utzi zion.