Itxi

Gizartea

Euskaltzaindia

Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain osoak emeritu bihurtu dira

EITB Media

Bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Videgainen eta Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.

  • Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain emerituak. Argazkia: Euskaltzaindia

    Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain emerituak. Argazkia: Euskaltzaindia

Xarles Videgain euskaltzale lapurtarrak ekainaren 30ean 75 urte bete zituela eta, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen dutena aintzat hartuta. Beste horrenbeste gertatu da Andoni Sagarnarekin. Donostiako euskaltzain osoak uztailaren 11n bete zituen 75 urte.

Euskaltzaindiak ohar batean azaldu duenez, bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.

Erakundeak gogorarazi duenez, euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Eta, proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.