Itxi

Gizartea

GARRAIO PUBLIKOA

Berrezarri da metro zerbitzua Getxo eta Plentzia artean, matxura baten ondorioz izandako etenaren ondoren

EITB MEDIA

Goizaldean, Larrabasterrako (Sopela) geltokian izan da matxura. Arazoak zerbitzurik gabe utzi ditu Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia.

  • Zerbitzua Ibarbengoan amaitzen da. EITB Mediaren artxiboko argazkia.

    Zerbitzua Ibarbengoan amaitzen da. EITB Mediaren artxiboko argazkia.

Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri da Getxo eta Plentzia artean, Larrabasterran (Sopela) goiz osoan zehar izandako etenaren ondoren.

Antza, txinparta batek sute txiki bat eragin du Larrabasterrako geltokiaren inguruan igandean 05:15 aldera, eta konboien zirkulazioa eten behar izan da bi norabideetan.

Honako hauek dira zerbitzurik gabe geratu diren herriak: Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia. Metroak bere bidea egin du Bilbotik Ibarbengoaraino, Getxoko azken geltokiraino, hain zuzen ere.