Gizartea
GARRAIO PUBLIKOA
Metroaren zerbitzua Getxo eta Plentzia artean eten egin da, matxura baten ondorioz
Goizaldean Larrabasterrako (Sopela) geltokian izan da matxura. Arazoak zerbitzurik gabe utzi ditu Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia.
-
Zerbitzua Ibarbengoan amaitzen da. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da Getxo eta Plentzia artean, Larrabasterrako (Sopela) geralekuan izandako matxura baten ondorioz. Igande goizaldean metroaren inguruan izan den sute txiki batek instalazioetan arazoak sortu ditu.
¿¿ ¿ Ibarbengoa eta Plentzia geltokien artean zerbitzua eten egin da. Barkatu eragozpenak.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) July 24, 2022
¿¿ ¿ El servicio entre las estaciones de Ibarbengoa y Plentzia está interrumpido. Disculpen las molestias.
Momentu honetan lanean jarraitzen dute matxura konpontzeko eta zirkulazioa berrezartzeko Bilbao-Plentzia linean. Hurrengoak dira zerbitzurik gabe geratu diren herriak: Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia.
Metroak Bilbotik Ibarbengoara arte egiten du bere bidea, Getxoko azken geltokira arte, hain zuzen ere.