Itxi

Gizartea

ARABA

Bi emakumek ziztada bana jaso dutela salatu dute Gasteizen

EITB MEDIA

Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean. Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute.

  • Txagorritxuko larrialdi zerbitzuak

    Txagorritxuko larrialdi zerbitzuak. EITB Mediako bideo batetik ateratako argazkia.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi emakumek ziztada bana jaso dute goizaldeko ordu txikietan, Gasteiz erdiguneko diskoteka batean.

Ziztada bat sentitu dutela eta ondoezik sentitu direla azaldu dute. Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean.

Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute, eta oraingoz ez dago salaketa ofizialik, iturri berberek jakinarazi dutenez.