Itxi

Gizartea

BIZKAIA

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Lemoako sutearen sugarrak berpiztea ekiditeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sua asteazken goizaldean piztu zen pabiloi batean, eta 21 pertsona etxetik atera behar izan zituzten.

01:15
Sutearen lekua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute gaur goizean, asteazken honetan Lemoan izan zen sutearen sugarrak berpiztea saihesteko.

Segurtasun Sailaren arabera, enpresa bat eremu horretako hondakinak kentzeko lanean ari da.

Sua asteazken goizaldean piztu zen pabiloi batean, eta 21 pertsona etxetik atera behar izan zituzten.