Itxi

Gizartea

GIPUZKOA

Tren bat bidetik atera da Donostian, eta zerbitzuan eragina izan du

EITB MEDIA

Istripua izan duen trena errailetik kendu bitartean, trenen maiztasuna 30 minutukoa da linea guztietan. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da.

0:36

Tren bat bidetik atera da Donostiako Amara auzoko Erronda pasealekuaren parean, eta ezbeharrak zerbitzuan eragina izan du, Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da, Anoetako eta Amarako geltokien artean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, sei bidaiari istripuaren tokian artatu behar izan dituzte, zerbikaletan eta gerrialdean min hartu dutelako.

Ezbeharraren ondorioz, trenen maiztasuna 30 minutukoa izan da linea guztietan, Euskotrenek zehaztu duenez.