Gizartea
Sutea Bizkaian
Arrigorriagan bart piztutako sutea kontrolpean dute suhiltzaileek
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Suaren ondorioz, BI-625 errepidea itxita egon da ordu batzuez, baina dagoeneko zabalik dago. Moiordin eta Martiartu auzoen artean piztu dira garrak. Suhiltzaileak lekuan daude oraindik gunea freskatzen.
Bizkaiko suhiltzaileek bart Arrigorriagan (Bizkaia), baso eremu batean, piztutako sutea kontrolpean hartzea lortu dute, erakunde horretako iturriek Twitter sare sozialean jakinarazi dutenez.
Sua 22:00ak aldera piztu da Moiordin eta Martiartu auzoen artean. Suhiltzaileek lan egiteko modua izan zezaten, handik gertu dagoen BI-625 errepidea (Bilbo Urduñarekin lotzen duena) itxi behar izan dute, baina goizean irekita zegoen jada.
Bizkaiko suhiltzaileetako hainbat kide lekuan bertan daude eremua freskatzen eta behin betiko amatatzeko lanetan.
Incendio #Arrigorriaga controlado, Servicios continúan trabajando
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) July 17, 2022
Arrigorriagako #sutea kontrolpean, Zerbitzuak lanean jarraitzen#Bomberos #Suhiltzaileak pic.twitter.com/SziLxYy6zS
Bizkaiko barnealdea alerta laranjan dago gaur baso suteen arriskua tarteko.