Gizartea
Bero-bolada
Beroagatik eta baso-suteengatik Araban ezarritako alarma gorria astelehenera arte luzatu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaian eta Gipuzkoan alerta laranja ezarri dute beroagatik, eta baso-suteen arriskuagatik gaur ere. Hona hemen egun EAEn indarrean dauden alerta eta alarma guztiak, eta sute-arrisku larrialdi egoera honetan ezarritako debekuak eta murrizketak.
Beroagatik eta baso-suteen arriskuagatik Araban ezarritako alarma gorria astelehenera arte luzatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, termometroak goranzko joerari eutsiko diolakoan. Bizkaian eta Gipuzkoan ere beroagatik alerta laranja ezarri dute, eta baso-suteen arriskuagatik gaur, igandean.
DEBEKUAK
Alerta laranjan murrizketak eta debekuak landa-lurzoruan edo lurzoru urbanizaezinean aplikatuko dira 13:00etatik 21:00ak arte. Alarma gorriko egoeran, murriztapen guztiak 24 orduz ezarriko dira.
Honakoak dira debekatuta egongo diren jarduerak, alerta ezarrita dagoen eremuetan:
- Sua erabiltzea edo sua eragin dezaketen jarduerak egitea. Hala nola, nekazaritza edo baso eremuetan txinpartak edo deskarga elektrikoak sor ditzaketen makinak erabiltzea.
- Su artifizialak, petardoak edota pirotekniako bestelako elementuak erabiltzea, eta barbakoak egitea. Hori guztia, landaguneetan ezezik, hiri-lurzoruetan eta zuhaitz, sastraka edo labore sailetatik 300 metroko baino gutxiagora ere debekatuta egongo da.
- Errekuntzako motordun ibilgailuak ezingo dira erabili baso-pistetan, lursailetako bideetan edota asfaltatutako errepideetatik kanpora geratzen diren gainerako igarobideetan, lanpostura edo ohiko bizilekura joateko ezinbestekoa den kasuetan izan ezik.
Hona hemen datozen egunetarako ezarritako alerta-mailak eta ordutegiak:
IGANDEA
ALARMA GORRIA
-Tenperatura altua Ebro ondoko eskualdean eta iragate-zonan (12:00-21:00)
-Baso-sute arriskuagatik Araban (00:00-24:00)
ALERTA LARANJA
-Tenperatura altuagatik Kantauri barnealdean (13:00-21:00)
-Baso-sute arriskuagatik Kantauri barnealdean (13:00-21:00)
ABISU HORIA
-Tenperatura altuagatik kostaldean eta tenperatura iraunkorragatik (14:00-20:00)
ASTELEHENA
ALARMA GORRIA
-Tenperatura altua barnaldean (12:00-21:00)
-Baso-sute arriskuagatik Araban (00:00-24:00)
ALERTA LARANJA
-Tenperatura altuagatik kostaldean (13:00-19:00)
-Baso-sute arriskuagatik Kantauri barnealdean (13:00-19:00)
ABISU HORIA
-Tenperatura iraunkorragatik (00:00-24:00)