Itxi

Gizartea

ERRESUMA BATUA

Kevin Spacey aktoreak errugabetzat jo du bere burua egotzitako eraso sexualen aurrean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erresuma Batuan 2005 eta 2013 artean ustez egindako bost eraso sexual leporatu zaizkio.

  • Kevin Spacey, epaitegira iristean. Argazkia: EFE.

    Kevin Spacey, epaitegira iristean. Argazkia: EFE.

Kevin Spacey aktore estatubatuarrak errugabea dela adierazi du ostegun honetan auzitegi britainiar batean. Aktoreari 2005 eta 2013 artean 3 gizoni egindako eraso sexualak egotzi zaizkio.

Bi Oscar sariren irabazlea ekainaren 16an borondatez bertaratu zen epaitegira, eta, bertan, fidantzarik gabe aske utzi zuten, ostegun honetako epaia heldu arte.

Spaceyk errugabetzat jo du bere burua auzitegian irakurri diren karguen aurrean. Bere izena eta bere adina izan dira esan dituen hitz bakarrak.

Egozten zaizkion bost erasoetatik, bi Londresen izan omen ziren gizon baten aurka, 2005eko martxoan. Gaur egun, gizon horrek 40 urte baino gehiago ditu.

Hirugarren erasoa hiriburu berean gertatu omen zen 2008ko abuztuan, gaur egun 30 urte baino gehiago dituen beste gizon baten aurka. Gizonak, gainera, penetrazio-ekintza batean baimenik gabe parte hartzera behartu izana leporatzen dio.

Beste sexu-eraso bat, beste gizon baten aurkakoa, 2013ko apirilean izan zen, Ingalaterrako mendebaldean, poliziaren arabera.

Spacey Londresko Old Vic antzokiko zuzendari artistikoa izan zen 2004tik 2015era bitartean, eta, urte horietan zehar, hirian bizi izan zen.