Itxi

Gizartea

ESPAZIOA

‘James Webb’ teleskopioak milaka galaxia erakusten ditu orain arteko unibertsoaren ikuspegi zehatzenean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Webbek orain arte unibertso urruneko irudi infragorri sakonena eta garbiena lortu du. Bertan, SMACS 0723 galaxia-kumulua ikus daiteke duela 4.600 milioi urte bezala.

  • 'James Webb' teleskopioak lortutako irudia. Argazkia: NASA, ESA, CSA eta STSc.

    'James Webb' teleskopioak lortutako irudia. Argazkia: NASA, ESA, CSA eta STSc.

NASAren 'James Webb' teleskopio espazialak orain arteko unibertsoko irudi infragorri sakonena eta garbiena lortu du. Bertan, SMACS 0723 galaxia-kumulua duela 4.600 milioi urte bezala ikus daiteke.

Webben NIRCam kamerari esker, inoiz ikusi ez diren egitura txikiak, izar-kumuluak eta ezaugarri lausoak ikusi ahal izan dira. NASAren arabera, unibertso zabalaren zati hori harea-pikor baten tamainakoa agertuko litzateke lurretik behatzen ari den pertsona batentzako beso zabalduaren distantzian.

Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak galaxia-kumuluaren irudia erakutsi du lehen aldiz astelehen honetan Etxe Zuritik.

Joe Biden argazkiaren aurkezpenean. Irudia: EFE.

Joe Biden argazkiaren aurkezpenean. Irudia: EFE.

Zientzia komunitatea laster hasiko da galaxien masa, adina, historia eta konposaketari buruz ikertzen.

NIRCam kamerak hartutako eremu sakona hainbat uhin-luzeratako irudiz osatutako irudi bat da, 12,5 orduko esposizioarekin. Gainera, Webbek Hubble espazio-teleskopiokoak baino sakonera handiagoa lortzen du infragorriaren uhin-luzeran.

James Webb teleskopio espaziala da munduko espazio-zientzien behatoki nagusia. Programa NASAk, Europako Espazio Agentziak eta Kanadako Espazio Agentziak zuzentzen dute.